Informazio baliagarria

Oso gutxi falta da Europako Herrien parkean elkar ikusteko eta beharrezko informazio guztia aurkituko duzu hemen:

ORDUTEGIA
MAPA

Emanaldian zehar zuen eserlekuetan egon, denok ondo ikusi, entzun eta disfrutatu ahal izateko.

Festibalean bi komun gune daude: kontzertu gunean parkeko komunak (laku parekoak) eta atseden gunean gehitu ditugunak. Mugikortasun murriztuko pertsonentzat ere komun egokitu bat dago kontzertu guneko goiko aldean.

Haziberriko sarrerarekin, parkean dagoen Euskal Herria Museoa doan bisitatzeko aukera izango duzu urte amaiera arte.

BASERRI-MEX BURRITOA

Aurten ere bertoko produktuekin egindako jateko eskaintza izango dugu Haziberrin. Gogoratu afaltzeko tartea 21:15etan hasiko dela atsedengunean eta ezingo dela jatekorik sartu kontzertu gunera.

*Gluten gabeko burritoa eta aukera beganoa ere egongo da.

ZAINDU DEZAGUN PARKEA

Haziberri musika da, kultura da, baina era arduratsu eta jasangarri batean gozatzeko modu bat ere bada. Horretarako birziklapen gune bat izango da atsedengunean materialen bilketa selektiboa egiteko.