Apirilaren 17an berriz piztuko da Exkixuren sua Bilbon. Itzulera kontzertuaren sarrerak salgai jarriko dira urriaren 23an, goizeko 10:00etatik aurrera.
Desegin eta 30 urtera itzulera iragarri du Exkixuk. Gatiburen agurraren ondoren, Alex Sarduik ibilbide berriari ekingo dio bere aurreneko taldearekin. Exkixuren jatorrizko albokaria den Iñigo Ibarretxek eta Gatibu eta Ken Zazpi taldeetan aritutako zenbait musikarik osatuko dute talde berritua: tartean, Beñat Serna (gitarra), Jon Fresco (bateria) eta Ekain Alzola (baxua). Trikitixarekin, berriz, Jon Eguskiza arituko da.
Exkixuren itzulera-kontzertua Gernikako Haziberri eta Exkixuren arteko elkarlanari esker egingo da Bilbao Arenan apirilaren 17an (Miribilla).