Eskerrik asko

Indarrak atera ditugu aste gogor baina eder bati buruz lerro batzuk idazteko. Zapatuko Gatibun Azken Zoramena erronka handia izan da Haziberrirentzat, eta beti zer hobetu egon arren, giro itzela eta hunkigarria sortu zan Gatibuk etxien jo duen azken kontzertuan.

Eskerrak emon gure doguz jaialdia posible egin duten guztiei: laguntzen etorri ziren bolondresari, azkenengo izerdi tantie emon zuten langilieri, laguntzeko prest egon diren norbanako, elkarte, enpresa ta erakundieei, Gatibufonia, Altxaporru, The Uski’s eta Pary&Tizari… Eta zelan ez San Kristobaleko aparkalekua bete zenuten ia 10.000 arima txiki denei.

Eskerrik asko be bai Gatiburi bere ibilbidien azken zati honen parte izeteko aukera emoteagatik. Ohorea izan da taldearenn historiian mugarri txiki hau elkarrekin jartzea.

Eta gogoratu uztailaren 9an beste hitzordu bet dugula Gernikako Europa parkean Rozalén, Olaia Inziarte eta Gaizka Insunzarekin.

Ekitaldiko argazkiak hemen.