ZUGA musika egitasmoa 2021. urtean sortzen da Iparragirre Rock Elkarteko entsegu lokaletan. Hainbat taldetan ibili ondoren bere bakarkako ibilbideari hasiera emateko helburua izanik eratzen da Asier Zugadik gidaturiko proiektu hau. Helburua, pop kutsuko abesti soilak lantzea da bakarka nahiz lagunen laguntzaz. Abesti sinple baina sakonak lantzen dira bertan. Orain gutxi plazaratu du bere lehen bideoklipa Maite Artajo Iruñeako arte zuzendariaren gidaritzepan.