2006 Iruñean sortua. New Orleanseko atzoko eta gaurko kaleko taldeen bidea bertara ekarriz: Hot 8 Brass Band, TBC Brass Band, Stooges Brass Band…

Lau disko kalean eta zuzeneko nahiz estudioko hainbat lankidetza.

Gaur egungo jazza, dantzarako groove sendoak, gure kaletako egunerokoarekin bat egiten duten talde kantuak, rap-a, inprobisazio kolektiboak… topatzen ahal dira beraien musikan. “Gumbo” errezeta paregabea.