Hemen da Haziberriren 4. edizioa!

Uztailaren 17an berezko xarma duen Gernikako Europako Herrien parkean arratsalde gau magikoa bizitzeko proposamena dakargu:

Gorka Urbizu bere bakarkako lehen lana aurkeztera dator: Hasiera bat. Bere musikak eta parkeak bat egingo dute denon gozamenerako. Olatz Salvador donostiarrak partekatuko du eszenatokia berarekin.

Eskaintza musikala osatzeko Zuga musikari gernikarra eta Broken Brothers Brass Band izango ditugu atseden gunean. Lehenak festibalari emango dio hasiera eta Iruñeatik datorren taldeak afaltzeko tartea girotuko du.