Duela bi urte hasi zituen Musika-pedagogia ikasketak Musikenen. Egun Donostian bizi da. Idoia betidanik bizi izan da abestiz inguratuta, eta txikitatik hasi zen etxeko instrumentuekin jolasean.

Aurreko udan ikusi ahal izan genuen Idoiaren kasua euskal eszenako berezienetakoa dela. Abestirik argitaratu gabe, ahoz aho zabaldu zen bere izena, eta sarrera guztiak agortzea lortu zuen kontzertu nabarmenetan, Jazzaldian, Chillida Leku Museoan edo Donostia Festibalean kasu.