Abenduan “Azken Zoramena” kontzertua iragarri genuen. Taldeak betirako agur esango duen urte honetan, Gatiburen azken kontzertua sorterrian, Gernikan. Ez genuen inolaz ere espero kontzertuak izan duen erantzuna. Astrako parkinga txiki geratu denez, leku-aldaketa iragarri nahi dugu: kontzertua Gernikako San Kristobaleko aparkalekura leku-aldatuko da.
San Kristobaleko aparkalekura espazio handiagoa, erosoagoa eta seguruagoa da kontzertuaz gozatzeko.
25 urteko ibilbide oparoaren ondoren, taldeak agur esango du 2025ean. Testuinguru berezi horretan kokatzen da Haziberri eta Gatiburen arteko elkarlanaren bidez sortutako “Azken Zoramena Gernikan” kontzertua.
Zoramena izan dira beti Gatibuk Gernikan urteetan zehar eskainitako kontzertuak. Izan ere, “Zoramena” izena jarri zioten beren lehenengo diskoari. Orain, Gernikan eskainiko duten azken kontzertua izanik, emanaldiak dimentsio berezia hartuko du. Horregatik, taldearen sustraiei eta hasierei keinua egingo dien errepertorio berezia prestatzen ari dira. Kontzertuaren lehenengo zatian, taldearen lehen hiru diskoak izango dira ardatz: “Zoramena”, “Disko Infernu”, eta “Laino guztien gainetik, sasi guztien azpitik”. Disko horiek Gatiburen alderik rockeroena erakusten dute.







