Datorren uztailaren 15ean ospatuko da Haziberri festibalaren seigarren edizioa Gernikako Europako Herrien parkean eta ilusio handiz iragarri nahi ditugu parte hartuko duten musikariak: Silvia Pérez Cruz kantari kataluniarra, 30 urteko ibilbidea bete duen Gari&Maldanbera eta Esanezin musika proiektu gaztea. Hiru belaunaldi ezberdin, hiru estilo ezberdin baina hari komun bat: emozioak modu zintzo eta pertsonalean transmititzeko gaitasuna.
Bakoitzak bere unibertso propioa dauka, baina hirurek partekatzen dute musikarekiko begirada emozionala eta gertua. Beraz, parkean sortzen den atmosfera intimo eta magikoarekin bat egiten duen proposamen artistikoa dakargu.
Sarrerak haziberri.eus atarian egongo dira eskuragarri maiatzaren 20an, 18:00etatik aurrera.