Zea Maysek oso maila altuari eutsi dio kalitateari eta arrakastari dagokienez, 26 urteko musika-ibilbidean. Ikus-entzuleek eta musika munduko kideek aitortu egin diote eman duten guztia eta jarri duten bihotza. Nabarmentzekoa da, hain zuzen ere, hainbeste lankide izatea, diskoetan zein zuzenekoetan, bai Euskal Herriko artistekin eta bai nazioartekoekin. Euskal rockean eragin handienetakoa izan duen taldea da eta Euskal Herritik kanpo gehien estimatutako euskal banden artean kokatzen da; eurek plazaratutako hamaika diskoak dira horren erakusgarri.
Oraingoan akustikoan egongo dira gurean, Pitiren gitarra eta Aioraren ahotsak bat eginez.