Jon Maia (ahotsa), Gorka Hermosa (akordeoia), Pello Ramirez (txeloa), Nacho Soto (teklak) eta Nerea Quincoces (Perkusioa eta ahotsa).
30 urte dira Jon Maia bertsolariak bere lehenengo kantak idatzi zituela, Negu Gorriak taldearen Gure jarrera diskorako. Ordutik Jonek Euskal Herriko hainbat eta hainbat talde eta abeslarirentzat idatzi ditu kantuen hitzak: Negu gorriak bera, Gari, Mikel Urdangarin, Anari, Benito Lertxundi, Soziedad Alkoholika, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Gozategi, Ken zazpi eta abar luze bat. Horietako kantu asko eta asko jendearen gogoan geratu dira dagoeneko: Itsasoari begira, Gora Herria, Lehenbiziko bala, Nirekin, Non geratzen den denbora, Eskuetan, Itsasoa gara, Zaharra zara Bilbo eta abar….
30 urteko letragile ibilbide oparoa ospatzeko, Jonek bere hainbat kantu ezagunen bertsioak jaso ditu Kantu bat gara izeneko liburu-diskoa atera zuen 2021ko abenduan eta zuzeneko emanaldiak hasi ditu, goi mailako musikariez inguratua: Pello Ramirez, Gorka Hermosa, Nacho Soto eta Nerea Quincoces. Emanaldia lagunez inguratua aurkezten du Jonek bere kantu ezagunenak, kontzertu bat baino gehiago, kantuari eta letragintzari eginiko gorazarrea izango den emankizun-ospakizun berezian.
“Kantu Bat Gara” birari amaiera ikusgarria emango dio taldeak Gernikako Haziberri jaialdian.