Eñaut Elorrieta euskal kantugile eta abeslaria da. Ken Zazpi taldearekin egin zen ezagun Euskal Herrian eta baita Euskal Herritik kanpo ere. 2013. urtean bere bakarkako ibilibideari ekin zion “Deserriko kantak” lanarekin. Ordutik, hainbat disko kaleratu ditu abeslari gernikarrak eta hamaika kolaboraziotan ikusteko aukera izan dugu. Bere azken kantua, konfinamentuan sortu zuen: Harbide Zilar Bat.

Euskal jendartearen buruetan ereserki bihurtu diren kantuak taularatuko ditu Eñautek Gernikan, bere jaioterrian.