Aurtengo kartela Idoia, Izaro eta Eñaut Elorrietak osatuko dute. Arin esaten diren izenak dira, baina sekulako pisua daukate euskal musikagintzan. Gainera bai Eñaut, Izaro eta Idoia elkarlanean ibilitako musikariak dira. Hauxe da beraz gure aurtengo musika proposamena: hiru izen, hiru talde, hiru sortzaile euren ibilbide atistikoko momentu oso ezberdinetan.
Kontzertua uztailaren 12an izango da, Europako Herrien Parkean.
Ateak arratsaldeko 18:00etan irekiko dira.
Sarrerak 25 eurotan eskuragarri egongo dira gaur arratsaldeko 18:00etatik aurrera.
Sarrerak
Euria egingo balu kontzertua uztailaren 13ra atzeratuko litzateke.