Hauxe izango da aurtengo Haziberriren ordutegia:
18:00etan irekiko dira ateak eta 18:40an Eirek joko du atseden gunean. 19:30ean kontzertu guneko ateak irekiko dira eta 20:00etan Zea Maysen kontzertua hasiko da. 21:00etan atseden gunean afaltzeko tartea egongo da Mogumbo Brass Band taldeak girotuta. 22:15ean Kantu bat gara hasiko da kontzertu gunean. Amaitzeko 00:30ean TPR izango dugu atseden gunean 01:30ak arte.