Idoia, Izaro eta Eñaut Elorrietak osatuko dute 2022ko Haziberriren kartela. Kontzertua uztailaren 12an izango da, Gernikako Europako Herrien parkean. 

Iaz, pandemia garai betean, Haziberriren lehenengo kontzertua egin genuen. Guretzat erronka berezia izan zen eta ahalegin haretatik jasotako emaitzak politak izan ziren: iluntze/gau magiko bat, aparteko musika ikuskizuna Maren eta Gatiburekin, publikoaren berotasuna eta antolatzeko modu berriak aztertu eta martxan jarri genituen.

Aurtengo kartela Idoia, Izaro eta Eñaut Elorrietak osatuko dute. Arin esaten diren izenak dira, baina sekulako pisua daukate euskal musikagintzan. Eñaut, Izaro eta Idoia elkarlanean ibilitako musikariak dira. Hauxe da beraz gure aurtengo musika proposamena: hiru izen, hiru talde, hiru sortzaile euren ibilbide artistikoko momentu oso ezberdinetan.  

Eskerrak eman nahi dizkiegu Haziberri posible egiten duten pertsona, talde eta erakunde guztiei. Bizkaiko Foru Aldundirari Haziberri parkean egiten utzi eta laguntza emateagatik. Gernika-Lumoko Udalari, Urremendi Landa Garapenerako elkarteari, Baserritik Gernikara ekimenari, Berteiz Mendiondo eta Iturbe Anaiak harategiari… eta bidean laguntzen ari diren pertsona guzti guztiei. 

Eskerrik asko

ELKARBANATU