Ingurumena zaintzen duen ekimena da Haziberri.
Kultur ikuskizunak antolatzeko modu jasangarri eta berritzaileen bila ari garen lagun talde bat gara. Kalitatezko ikuskizunak sortu nahi ditugu, detaile guztietan arreta jarriz, argiztapenetik pertsonen zaintzaraino. Horrez gain, era honetako jaialdietan sortzen den aztarna ekologikoa gutxitu nahian hainbat neurri eta ideia garatzen ari gara: artilezko jesarlekuak, hondakinen gutxitzea, kontsumituko diren produktuen lanketa…
Festibalean eskeiniko diren produktuak bertakoak izango dira.
Erronka bat dugu: ekitaldietan eskeiniko ditugun edari eta jaki guztiak Urdaibai ingurukoak izatea. Gure baloreak partekatzen dituztelako, ingurunea zaintzen laguntzen dutelako, modu jasangarrian lan egiten dutelako, gure inguruko paisaia direlako…ondorengo ekoizleekin elkarlanean jarri gara:
Boga, Bizio, Hasiberriak wines, Mendiondo okindegia, Iturbe anaiak, Lapikote, Landaurdaibai…
Egiteko moduak birpentsatuz, prozesu zirkularrak sortuz lan egiten ahalegindu gara.
Artilea: hondakina baliabide bihurtu dugu.
Euskal Herrian 2,5 milloi bat ardi daude. Ardi bakoitzak bataz beste 2,5Kg artile sortzen ditu urtero. Guztira 2.5000 tona artile sortzen da eta gehiena hondakin gisa tratatu ohi da, bere balioa alperrik galduz eta bidean abeltzainentzat kostuak sortuz. Haziberrin, inguruko ardien artilea erabiliz belarretan jesartzeko erabiliko diren zakuak egin ditugu.
Ahalik eta hondakin gutxien sortzen ahalegindu gara.
Iaz egin genuen: kopa berrerabilgarriak, iturriko ura, garagardoa kristalezko botilan, komunikazio euskarririk ez egotea…ekitaldia antolatzeko modu desberdinak asmatu genituen.
Aurten, Erronka Garbia ziurtagiria lortzeko prozesua abiatu dugu. Zer esan nahi du honek? Ekitaldiak edukiko duen inpaktuaren gakoak identifikatu ditugula, jasangarritasun plan bat osatu eta inpaktuak murrizteko neurriak hartu ditugula. Azkenik, ekitaldian zehar ikuskaritza bat egingo digute egindako lanaren emaitzak aztertu eta ekimenak sortu duen aztarna neurtzeko.